XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hawke almirantea balitz ere ordaindu egin beharko luke berea!
Zakur... zer?
- Zakur Beltz, jauna
Ez al dizu mister Trelawneyk bukanierrei buruz hitzegin?
Ba terraje horretakoa duzu.
- Benetan?
Non eta nire etxean!
Ben, segi ezak azkar Harryri laguntzera.
Lanbas horietako bat, orduan?
Aizak, Morgan, hi ari al hintzen berarekin edaten?
Etor hadi hona.
Gizon hura, Silverrek Morgan izena eman ziona
- Aizak, Morgan
- Ez nik, jauna
- Ez huen ba bere izena jakingo, ezta?
- Ez, jauna.
- Baldinbaitere, Tom Morgan, ez al huen jakingo!
Tankera horretako batekin nahastu izan bahintz, ez huke gehiago nire etxean hankarik jarriko, hara zer esaten diadan.
Eta zer ari zitzaian esaten?
- Garbi esateko ez dakit, jauna
- Baina baina, zer daukak hik lepo gain horretan, burua ala egur puska bat?
Garbi esateko ez dakik, oraindik holakorik!
Igoal ez duk jakingo, garbi esateko, norekin ari hintzen ere, ezta?
Tira, esan ezak, zertaz ari zen hor tar-tar-tar... bidaiak, kapitainak, itsasuntziak?
Bota!
Zertaz?
- Gila azpitik pasaerazteaz ari ginen
- Gila azpitik pasaerazteaz, eh?
Oso gai egokia, bai, motel.
Tira, segi ezak hire tokira, Tom, ganbelu hori.